Enpresa
ARRIETA, 1962an sortua, doitasunezko piezen mekanizazioan espezialista da, eta haren xede nagusia hainbat sektoretako bezerorik zorrotzenen beharrizanei erantzutea da.
Giza talde handia
Kualifikazio handiko langileek gure bezeroen beharrizan guztiak kudeatzen dituzte, haien gogobetetasuna lortu nahian beti. Horretarako, teknologiarik aurreratuena eta doitasun eta produktibitate handiko makinak jartzen ditugu haien eskura.
Prozesu osoaz arduratzen gara bezeroen eskaerak behar bezala gauzatzeko: materiala erosteaz, mekanizazioaz, bero- eta gainazal-tratamenduez, askotariko eragiketak azpikontratatzeaz, aurremuntaketez eta piezak entregatzeaz.