Piezen katalogoa

Gure eskualdean makina-erremintaren sektoreak izandako gorakada handiaren ondorioz sortu ginen. Gerora, denboraren joanean, industria-sektore askok gugana jo dute euren piezak edota prozesuak azpikontratatzerakoan. Askotariko sektoreentzat egiten dugu lan; besteak beste, honako hauentzat: eolikoa, trenbidea, siderurgia, ontzigintza, eguzki-energia eta nekazaritzarako makinak.

Hona hemen Talleres Arrietak egiten dituen piezen katalogo txiki bat.